Goian, Eneko Mendizabal podiumean (bigarrena ezkerretik) eta behean arraunean (eskuinean). Arg.: Ur Kirolak.
Aste honetan berri eman dugun modura, distantzia luzeko arraunlariek Castrelo de Miñon (Ourense) hitzordu bikoitza izan zuten hilaren 8an eta 9an. Lehen egunean Espainiako distantzia luzeko txapelketa lehiatu zen eta egun bat geroago, Erkidegoen arteko lehian. Horretan Nahia Goenaga Sarobe herritarren jardunaren berri eman genuen, baina ez zen herritar bakarra izan txapelketan. Paralinpikoen mailan, Ur kirolak taldeko Eneko Mendizabal Urdapilletak ere parte hartu zuen lehen egunean 1xPR2 mailan. Herritarrak bigarren postua eskuratu zuen, 5.500 metroko ibilbidea 28.50,35ean eginda. Lehen postua bere taldekide Beñat Odriozola Aranburu hernaniarrak eskuratu zuen.