Bakarka lan egin zuten kideek mailaren arabera pilota edo uztaiarekin aurkeztu zuten euren dantza eta lehen postuetan izan ziren senior eta jubenil A mailan:
Bakarkakoak/bikoteak | Taldeak |
* Beltzez podiumeko postuak |
|
Taldekakoak, aldiz, mailaren arabera pilota eta uztaiekin edo uztaia eta mazoekin lan egin zuten. Lasarte-Oriako gimnastak ederki moldatu ziren jubenil A mailan eta kadete C mailan.
LOKEko kideak pozarren daude lortutako postuekin eta bigarren fasea prestatzen hasi dira dagoeneko. Hitzordua martxoaren 16an izango da Ibarran eta maiatzeko finalerako txartelak izango dituzte jokoan LOKEko kideek.
Eskolartekoa ate joka
Eta amateurren ostean, eskolarteko lehiaketa dator. Hilaren 15ean eta 16an, Azpeitian, LOKEko infantil eta alebin mailako gimnastek hilabete hauetan guztietan ikasitakoa erakutsiko dute.
Lehen egunean alebin mailako kirolariak jardungo dira Azpeitiko kiroldegiko tapizean eta hurrengo egunean, infantilen txanda izango da; bakarka edo bikoteka eta taldean lehiatuko dira LOKEko kideak.
Bakarkakoak/bikoteak
|
Taldeak
|