Scott Beck eta Bryan Woods-ek zuzendutako beldurrezko filma da Heretic, batez ere filosofia eta teologia lantzen dituena, pop kulturari buruzko zertzelada batzuekin. Protagonista nagusiaren rola Hugh Grant aktore esperientziadunak antzeztu du eta laudorio ugari jaso ditu, baita Urrezko Globoetarako izendapen bat ere.
Fitxa teknikoa
'Heretic'
Zuzendaria: Scott Beck, Bryan Woods. Gidoia: Scott Beck, Bryan Woods. Argazkia: Chung Chung-hoon. Ekoizleak: Beck-Woods, Catchlight Studios, Shiny Penny Productions. Herrialdea: AEBak (2024). Iraupena: 110 minutu. Generoa: Beldurrezkoa. Aktoreak: Hugh Grant, Sophie Tatcher, Chloe East, Elle McKinnon.