Herriko igerilariak primeran lehiatu dira hitzordu garrantzitsuetan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 13a, 10:40

Euskal Herriko txapelketan parte hartu zuten Buruntzaldea IKTko igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Lasarte-Oriako igerilariak Iruñean (Nafarroa) eta Zarautzen izan ziren lehian hilaren 8an eta 9an. Bietan ederki jardun ziren. Dominak, lehen postuak eta markak ere ondu zituzten herriko ordezkariek

Euskal Herriko absolutu zein junior mailako txapelketa jokatu zen Iruñeko Amaya kiroldegian. Buruntzaldea IKTko zazpi igerilari eta Bidasoa XXIeko Iñaki Garcia herritarra izan ziren lehian. 

Markak ondu zituzten eta lehen hamarren artean izan ziren herriko ordezkariak. Garciak eskuratu zituen emaitzarik onenak junior mailan. Buruntzaldea IKTko Garazi Etxeberria ere podiumetik gertu izan zen 50 m. libre proban. 

  • Iñaki Garcia (Bidasoa XXI):
    • 50 m. libre- 3º junior
    • 50 m. bizkar - 3º junior
    • 100 m. bizkar - 4º junior
    • 4x50 m. libre - 2º
    • 4x100 m. libre - 1º
  • Garazi Etxeberria:
    • 50 m. libre- 4º absolutu
    • 200 m. lau estilo - 5º absolutu
    • 50 m. bular - 7º absolutu - 
      Marka ondu
    • 50 m. bizkar - 8º absolutu - Marka ondu
  • Iker Gorostegui:
    • 50 m. tximeleta - Marka ondu
    • 100 m. tximeleta - Marka ondu
    • 200 m. libre - 7º absolutu - Marka ondu
  • Miren Sarobe: 
    • 50 m. libre - Marka ondu
    • 100 m. libre - 8º junior
    • 200 m. lau estilo - 7º junior
  • Oihan Matute:
    • 200 m. bular -  8º junior - Marka ondu
    • 100 m. libre-Marka ondu
  • Mayi Gorostegui:
    • 50 m. bizkar - Marka ondu
    • 100 m. bizkar - Marka ondu
    • 100 m. bizkar - Marka ondu
  • Ibon Elola:
    • 100 m. bizkar - Marka ondu
    • 200 m. bizkar - Marka ondu
    • 200 m. libre - Marka ondu
  • Kimetz de La Cruz:
    • 100 m. bizkar - Marka ondu
    • 200 m. bizkar - Marka ondu

Horrez gain, erreleboak ere lehiatu zituzten herriko ordezkariek. Buruntzaldea IKTko kideak 4x100 m. eta 4x200m. libreetan egin zuten igeri eta lan ederra egin zuten proba luzean. Garcia, aldiz, lehen postuetan izan zen 4x50 m. eta 4x100 m. probetan.

Buruntzaldea IKTko kideentzat erronka handia izan zen 50 metroko igerilekuari aurre egitea, baina "sekulako etekina" atera ziotela onartu dute igeriketa taldeko prestatzaileek.

Domina ugari

Bestalde, Buruntzaldea IKTko beste zazpi igerilari III. Abiadura Saria jokatu zuten Zarautzen, Aritzbatalde igerilekuan.

Guztiek bakarkako bi probatan egin zuten igeri. Aukeratu zuten estiloko 50 m. edo 100 m. proba eta denentzat derrigorrezkoa zen lau estiloetako 100 metrokoa. Horretaz gain, estilo libreko 4x50 m. erreleboan ere parte hartu zuten taldeko neskek.

Igeriketa taldeko ordezkariek txapelketa ona osatu zuten, eta markarik onenak lortu zituzten proba askotan:

  •  Amaiur Iparragirre:
    • 50 m. tximeleta - 2º
    • 100 m. lau estilo - 2º
  • Ane Meyer:
    • 100 m. libre - 3º
  • Nora Miguelez:
    • 50 m. tximeleta - 3º

Lehiaketa horretan parte hartu zuten Amaiur Iparragirrek eta Itxaso Iparragirrek ederki baliatu zuten proba hitzordu garrantzitsu bat prestatzeko, infantil mailako Euskal Herriko Txapelketa. Lehiaketa Irungo Azken Portu kiroldegian jokatuko da hilaren 22an eta 23an.

Igerilekua itxia lehiagatik

Bien bitartean, bi lehiaketari aurre egin beharko diete taldeko txikiek hilaren 15ean Maialen Chourraut kiroldegian. Eta beraz, igerilekua itxia egongo da erabiltzaileei 15:30etik 20:00etara.