Egun ederra igaro zuten hilaren 8an Txuri Urdin izotz jauregira irristaka aritzera joan ziren Zabaletako auzotarrek. Gaztetxo zein heldu, guztiek jantzi zituzten patinak eta bueltaka ibili ziren pista zabalean, nekatu edota aspertu arte. Goizean erabilitako indarrak berritzeko, Zabaleta Auzolan elkartearen lokalean babarrun goxo eta beroak jan zituzten, sakramentu eta guzti: odolkia, txorizoa eta txerri saiheskiak.