Udal ordezkariek gogoratu dute herritarrek aukera dutela aretora bertaratu eta saioa zuzenean jarraitzeko. Bestela, streaming bidez ikusi eta entzun dezakete, udalaren YouTube kanalean.
Gai zerrenda
- Abenduaren 20ko eta urtarrilaren 16ko udalbatzarren aktak onartzea.
- Abenduaren 9tik otsailaren 9ra arte argitaratutako Alkatetza dekretuen berri ematea.
- EAJren udal taldeko zinegotzi Goizalde Pildainen dedikazio esklusiboko erregimena onestea.
- Udalerriko bideak eta antzeko beste batzuk garbitzeko zerbitzuaren kontratazio espedientea onartzea.
- Beterri Errotuz hitzarmena onartzea.
- Zerbitzu publikoak emateagatiko eta administrazio jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen zerga ordenantzaren epigrafea aldatzea: 4. kultura-zerbitzuak: 02 liburutegizerbitzua: 1,50 euroko kuota onartzea.
- Alokabideren eta Lasarte-Oriako Udalaren arteko hitzarmena onartzea.
- Bozeramaileen batzarrak aurrez onartuta, udalbatzarrean tratatu ahal izateko erakunde adierazpena, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 49. urteurrenari buruzkoa.