'La Cenicienta' balletaren emanaldi digitala egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 12a, 07:45

'La Cenicienta' ballet ikuskizuneko eszena bat. Argazkia: Royal Ballet&Opera House.

Opera eta ballet zikloaren hurrengo proiekzioa gaur arratsaldean emango dute Danok Kide elkarteak eta udalak, lankidetzan. Londresko areto entzutetsuenetako bat den Royal Ballet&Opera House-n zuzenean emandako ikuskizuna ekarriko dute kultur etxeko auditoriora, Frederick Ashton koreografoak 'La Cenicienta' obra klasikoari buruz egindako bertsio garaikidea, hain zuzen. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerek 9 euro balio dute.

Serguei Prokofiev musikagile errusiarrak konposatu zuen La Cenicienta, XX. mende hasieran. Koreografia, berriz, Rostislav Zajarov-ek prestatu zuen eta 1945ean aurrera eraman zuten estreinako emanaldia, San Petersburgo hiriko Mariinski aretoan. 

Ia 80 urte geroago bertsio garaikide bat prestatu du Frederick Ashton koreografoak eta iazko abenduaren 10ean erakutsi zuen Londresko Royal Ballet&Opera House aretoan. Bereziki nabarmentzekoak dira bi protagonisten lana: Fumi Kaneko (Cenicienta) eta William Bracewell (Principe).