ESKUALDEA

Porrotx eta Zapotxin pailazoak ikusteko sarrerak, Tiburtzio Artizar tabernan salgai

Txintxarri Aldizkaria 2025eko otsailaren 12a

"Irri eta kantu saio koloretsu bat" egingo dute Porrotx eta Zapotxin pailazoek Andoaingo Gaztetxean, hilaren 22an, 12:00etatik aurrera. Sarrerak salgai jarri dituzte eta bertaratu nahi dutenek Tiburtzio Artizar tabernan eros ditzakete, besteak beste, 5 eurotan. Bi sudurgorri horiek nabarmendu dute "aukera oso polita" izango dela beraiekin ongi pasatzeko.