Egurra lantzen ikasteko tailerrean izena emateko azken eguna da gaurkoa

Txintxarri Aldizkaria 2025eko otsailaren 12a

Zura lantzen ikasteko tailerra burutzen dutenek euren lanak erakutsi ohi dituzte gero.

Zura nola landu ikasi nahi duten herritarrek gaur dute azken eguna datorren astelehenean hasiko den bederatzi hilabeteko ikastaroan inskribatzeko. Manuel Lekuona Kultur Etxean egin ahalko dute tramite hori 10:00etatik 13:00etara. Izena ematen duen ikasle bakoitzak 151 euro ordaindu beharko ditu.

Egurra taillatzen trebatzeko ikastaro horrek, esan bezala, bederatzi hilabete iraungo ditu eta azaroaren 24an amaituko da. Ikasleek astelehenero aurrera eramango dituzte saioa, 17:30etik 20:30era.