Beltzak RTko taldeek, ezin Atsobakar garaipenarekin estreinatu

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 12a, 11:26

Errugbiko lehen neurketak jokatu ziren hilaren 8an Atsobakar kirol gunean. Beltzak RTko 14 urtez azpiko zein Euskal Ligako II. mailako taldeak nor baino nor aritu ziren kirol instalazio berrian. Emaitzak ez ziren etxeko taldeen aldeko izan

Errugbi jardunaldiari hasiera emateko 14 urtez azpiko gaztetxoen lehia izan zen. Arrasateko taldearen aurka ederki borrokatu zuten arren, aurkaria nagusi izan zen eta 0-35 galdu zuten.

Euskal Ligako Gipuzkoa Sortzen ere ez zuen zorte hoberik izan II. mailako partidan. Iruña RTren aurka neurtu zituzten indarrak. Ikus argazki galeria.

Lehen zati berdindu baten ostean, hiruna iritsi ziren atsedenaldira, iruindarrek gogotsu hasi zuten bigarren zatia; zigor ostiko, bi entsegu eta gauzatze batekin, aldea ireki zuten. 

Etxekoek ez zuten amore eman eta bi entsegu eta gauzatze batekin erantzun zuten aldea gutxituaz, 15-18. 

Bi taldeak ederki jardun ziren garaipenaren bila. Tamalez Iruñeak lortu zuen beltzen defentsa apurtu eta marrara iristea eta neurketa 15-23 amaitu zen.

Gainerako Beltzak RTko taldeetatik bakarrak lortu zuen garaipena, Euskal Ligako I. taldeak.

Gipuzkoa Sortzenek 3-69 irabazi zuen Urgozo Zornotza rugby taldea. 18 urtez azpiko Gesalaga okelan Zarautz RTk ezin izan zuen Hernaniren aurka, 23-0 eta 16 urtez azpikoak ere 80-24 galdu zuen Durangon.