Lehen egunean, Arraun Lagunak-eko kide Ane Villagarciarekin 2-JF mailako proba borrokatu zuen Goenagak. 5.500 metroko ibilbidea 23.06,21 egin zuen bikoak eta hamabigarren postuan sailkatu ziren.
Bigarren egunean, Euskadiko selekzioarekin bi ontzitan egin zuen arraun herriko kirolari gazteak, 4xJF eta 8+JF eta bietan podiumera igo zen zilarrezko domina jasotzera.
Lehia handia izan zen 1.000 metroko ibilbidean eta batez ere, 8+ lasterketan. Garaile izan zen Andaluziak segundo bateko aldea bakarrik atera zion Euskadiko ontziari.