Aurtengo parte hartze prozesuari buelta bat eman diote udal arduradunek eta jaietako arretagune nagusietako bi izango direnak elkartu: ekimenak edota kontzertuak eta omenaldi instituzionala jasoko duen norbanako edo eragilea. "Nahi dugu ideiak, ilusioak eta sormena islatzea proposamenetan. Aukera paregabea iruditzen zaigu inklusiboak eta herria ordezkatuko duten festak prestatzeko, denok batera", azpimarratu dute antolatzaileek.
San Pedro Jaiak ekainaren 26etik 30era ospatuko ditugu aurten, bi egun horiek barne.