Bertan izan dira David Sanchez eta Lourdes Anza zikloaren arduradunak, eta baita Agustin Valdivia alkatea eta Kultura zinegotzi Ainara Elicechea. Inaugurazio argazkia atera eta bisitariei harrera egin ostean, lehen proiekzioak aurkeztera jaitsi dira, auditoriora.
Ekitaldiari hasiera emateko aurkezpen laburra egin dute Anzak eta Sanchezek. Beste zenbait daturena artean, aurtengo leloari ere egin diote azpimarra: "
Datozen bi emanaldiak ere gogorarazi dituzte; hilaren 17an eta 24an izango dira, eta horietara ere joateko deia egin diete aretoan bildutakoei.
Hitzartzea amaituta, lehen film luzea proiektatu dute. Telmo Iragorri eta Manuel Coronadoren Urak Lawoi, Brothers of teh sea ikusi dute bertaratu direnek. Thailandiako itsas hondoan grabatutako lana da eta bertan murgildu ditu Lasarte-Oriako ikusleak. Horrez gain, beste lau film labur ikusteko parada ere izan dute.
Harrera ederra izan dute lehen hitzorduek; jende mordoa bertaratu da, itsas hondoa ezagutu eta bertan gertatzen denaz kontzientziatzeko asmoz.
Datozen hitzorduak:
- Hilak 24, astelehena:
- Film luzea:
- Islas Canarias, Arreicifes de Lava.
- Film laburrak:
- A Dragons Dance
- Equilibrio El balance oculto del océano
- Anima Oceani
- Islas Cies: biodiversidad amenazada
- Sharks
- Momentos
- Film luzea:
- Hilak 24, astelehena
- Film luzea:
- Nika - El calderon tropical
- Fil laburrak
- Red Alert On Corals
- Raja Ampat. The last paradise.
- A truly Plastic Neutral Fishery
- Magic os the Macroverse
- Heart os the Sea
- Film luzea: