Alboka eta Itsasoa abesbatzek kontzertua eman dute San Pedro parrokian

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 9a, 21:00

Lehendabizi, Alboka abesbatzak hiru abesti kantatu ditu, gainera, lehena parrokiako organuarekin batera. Ondoren, Biarritzeko Itsasoa taldeak beste bederatzi. Azken piezarako bi koruak juntatu egin dira eta batera interpretatu dute Agur Maria kantua. 

Alboka eta Itsasoa abesbatzek kontzertua eman dute San Pedro parrokian larunbat arratsaldean. Emanaldia kontzertu truke programa bat aurrera eramaten ari direlako jazo da.

Bertaratutakoek euskal kantuez gozatzeko aukera izan dute ordubeteko ikuskizun honetan. Abesti horiek honako hauek izan dira: 

  • Zure magalera (Eva Orixe)
  • Brodatzen-godalet (Herrikoia, Miguel Maria Azpiazuk moldatua)
  • Imanolen hiru abesti (Imanol Larzabal)
  • Xalbadoren heriotzean (Xabier Lete)
  • Fandango (Tradizionala)
  • Azken dantza hau (Manex Pagola)
  • Aldapeko (Herrikoia)
  • Gernika (Sorozabal)
  • Ala baita (Tradizionala)
  • Baga biga higa (Mikel Laboa - Carlos Puig)
  • Maitia, nun zira? (Herrikoia)
  • Ai Mari Miguel (Tradizionala)
  • Agur Maria (Uruñuela)