Lasarte-Oriako Jalgune elkarteak Dardo Txapelketa Kooperatiboa ospatu du Mendi Darts Kluben. Elkarteko gazteek bikoteka jokatu dute. Txapelketa berezia izan da dardoak botatzerakoan proba batzuk egin behar izan baitituzte, betaurreko bitxiak ipini edota saltoka aritu, besteak beste. Parte hartzaileak gustura jardun dira eta irabazleak Itziar eta Edorta izan dira Carlosek eta Lorenak osatutako bikotea garaitu baitute finalean. Jalgunek eskerrak eman nahi dizkie txapelketan parte hartu duten gazteei eta Mendi Darts Clubeko kideei.