Mendebaldeko Saharako herritarren aldeko janari bilketa solidarioa egin da larunbat goizean herriko SuperBM eta Eroski dendetan. Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeak postu bana jarri du bi supermekatuetan, bezeroek erosketak egin ahala, beharrezko produktuak erraz eman ditzaten: arroza, pasta, kontserbak, lekaleak (dilistak, txitxirioak eta babarrunak), konpresak eta azukrea. Herritarren prestutasuna handia izan da, goizeko hamarretatik ordubietara jende asko gerturatu baita laguntzeko asmoz.