‘Moko’, errespetuaz hausnartzeko antzezlana

Lierni Apaolaza Urdanpileta 2025ko ots. 9a, 13:45

Teatro Gorakada konpainiaren obrak oinarri du Bilintx poetaren bizitza.

Enpatiaz, errespetuaz eta tolerantziaz gogoetatzeko Moko antzezlana eskaini du Teatro Gorakadak larunbat arratsaldean Manuel Lekuona auditorioan. Obrako protagonista beste edozein ume bezalakoa da ezusteko batek munduaren begietarako monstruoa bihurtu arte; abentura batean, altuera handitik erori eta aurpegia desitxuratu egiten baitzaio. Hori dela-eta, mutikoa bakarrik sentitzen da. Hala ere, halako batean, konturatzen da hitzak hegan ikusteko, harrapatzeko eta horiekin bertsoak idazteko gai dela. Dohain magikoa du. Denboraren poderioz, umea heldu eta, herriak hainbeste maite zuen Bilintx poetan bilakatzen da.