'La Cenicienta' ikuskizunaren emanaldi digitala proiektatuko dute Danok Kide elkarteak eta udalak, elkarlanean. Londresko Royal Opera House areto entzutetsuan egin zuten ikuskizuna ekarriko dute herrira. Sarrerak aurrez erosten dituztenek 7,5 euro ordaindu beharko dituzte, eta, egunean bertan eskuratzen dituztenek, 9 euro.