Okendo Zinema Taldeak bosgarrenez aurrera eramango du Euskal Dokumentalen Zikloa, udalarekin lankidetzan. Berrikuntzetako bat da dokumental labur sorta bat bateratu eta bata bestearen atzetik emango dituztela: 'Puzzleak', 'De agua y arena', 'Zona Wao' eta 'Europa'. Sarrerek 6 euro balio dute eta amaieran solasalditxo bat egingo dute zuzendariekin.