Herriko igerilariak, bikain Gipuzkoako Txapelketan zein Sarian

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 7a, 09:45

Gipuzkoako txapelketa parte hartu zuten igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Herriko igerilariek hitzordu bikoitza izan zuten hilaren lehen asteburuan. Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Gipuzkoako Neguko txapelketa zein Neguko Saria lehiatu zituzten eta emaitza ederrak lortu zituzten

Buruntzaldea IKTko hamabost bat igerilarik zein Bidasoa XXI taldeko Iñaki Garcia herritarrak Bergaran jokatu zen lurraldeko lehiaketan parte hartu zuten. Maila ezberdinetan lehen postuetan izan ziren Lasarte-Oriako ordezkariak eta horietako batzuk euren jardunarengatik podiumera igo ziren bakarkako zein taldekako hainbat probetan:

Neguko txapelketako podiumak

Iñaki Garcia (Bidasoa XXI)
  • Fina puntuaketa - 3º junior
  • 100 m. bular - 1º absolutu eta junior
  • 100 m. libre - 2º junior
  • 200 m. libre - 3º junior
Oihan Matute
  • 100 m. estilo - 3º junior
  • 400 m. estilo - 3º junior
Iker Gorostegi
  • 400 m. estilo - 1º absolutu 
  • 100 m. estilo - 3º absolutu
  • 200 m. tximeleta - 3º absolutu
Garazi Etxeberria
  • 100 m. estilo - 2º absolutu
  • 50 m. bular - 3º absolutu
Miren Sarobe
  •  50 m. tximeleta - 2º junior
  • 200 m. libre - 3º junior
Mario Amantegi
  • 800 m. libre - 3º junior
Erreleboak
  • 4x100 m. estilo - 1º mutilak
  • 4x50 m. libre mistoa - 2º
  • 4x50 m. libre - 3º mutilak
  • 4x200 m. libre - 2º mutilak eta 3º neskak

Bakarkako lehian, nabarmentzeko modukoak dira absolutu mailan Bidasoa XXI taldeko kide den Iñaki Garciak (100 m. bular) eta Buruntzaldea IKTko Iker Gorostegik (400 m. estilo) eskuratutako urrezko dominak eta Buruntzaldea IKTko kide Garazi Etxeberriaren bigarren postua, 100 m. estilo proban.

FINA puntuetako podiumean ere izan zen herritarrik, Garciak eskuratutako emaitzengatik junior mailako brontzea jantzi zuen.

Errelebo probetan ere fin izan ziren Buruntzaldea IKTko kideak eta lau probatan podiumeko postuetan izan ziren. Aipatzekoa da 4x100 m. estilo lasterketan eskuratutako garaipena.

Nahiz eta emaitza ederrak izan, Buruntzaldea IKT ezin izan zen taldeen sailkapen orokorrean podiumera igo; bosgarren izan zen. Mutilek ere bosgarren postuan amaitu zuten lehia eta neskek, aldiz, zazpigarren. Garcia kide duen Bidasoa XXI, aldiz, garaile izan zen hiru sailkapenetan. 

Podiumean egoteaz gain, Buruntzaldea IKTko gazteek euren markak ere ondu zituzten:

Garazi Etxeberria
  •  200 m. bular
  • 100 m. lau estilo
  • 50 m. bular
  • 50 m. tximeleta
Iker Gorostegi 
  • 50 m. tximeleta
  • 100 m. lau estilo 
  • 400 m. lau estilo
  • 50 m. libre
Miren Sarobe
  • 50 m. tximeleta
  • 200 m. bizkar
  • 50 m. libre
Oihan Matute
  • 100 m. lau estilo
  • 200 m. bular
  • 50 m. libre
  • 100 m. bizkar
  • 400 m. lau estilo
Ibon Elola
  • 50 m. tximeleta
  • 100 m. bizkar
  • 200 m. bizkar
Amaiur Iparragirre
  • 100 m. libre
  • 800 m. libre
  • 50 m. tximeleta
  • 400 m. lau estilo
Ander Martinez
  • 50 m. libre
  • 200 m. bular
  • 400 m. libre
  • 400 m. lau estilo
Itsaso Iparragirre
  • 100 m. libre
Mario Amantegi
  • 200 m. bizkar
  • 100 m. libre
Nora Miguelez
  • 50 m. libre
  • 200 m. estilo
  • 400 m. estilo
  • 200 m. bular
Alba Escribano
  • 100 m. libre
Mayi Gorostegi
  • 50 m. bizkar
  • 100 m. bizkar
  • 200 m. bizkar
  • 200 m. lau estilo

Eta lorpen horietako batzuei esker, Euskal Herriko zein Espainiako txapelketetan lehian egoteko txartela eskuratu dute Buruntzaldea IKTko hiru igerilarik hainbat probatan. Lehenerako sailkapenba eskuratu dute Mayi Gorostegik (50 m., 100 m. eta 200 m. bizkar) eta Amaiur Iparragirrek (100 m. libre) eta Espainiako Estatukorako, aldiz, Garazi  Etxeberriak (100 m. lau estilo).

Guerrero ere, podiumean

Gipuzkoako Neguko Saria, aldiz, Allurralde kiroldegian lehiatu zen eta bertan Buruntzaldea IKTko Laida Guerrerok podiumera igotzea lortu zuen.

Infantil mailako 200 m. libre proban, jantzi zuen zilarrezko domina igeriketa taldeko kideak. Gainera 03.12,19 eginda bere marka pertsonala ere ondu zuen Guerrerok.

Laida Guerrero, podiumean. Arg.: Buruntzaldea IKT

Estilo libreko 50 m. saioan ere parte hartu zuen Buruntzalde IKTko ordezkariak, baina 39,57 eginda ez zuen bere marka gainditzerik izan.

Buruntzaldea IKTk antolatutako proba izan zen hori eta klubak eskerrak eman nahi dizkie bertan izan ziren laguntzaileei.

Lehiaz lehia

Eta herriko ordezkariek ez dute atsedenik izango. Hilaren 8an eta 9an ere, Lasarte-Oriako igerilariak bi txapelketa ezberdinetan izango dira lehian: Euskadiko txapelketa, Iruñean (Nafarroa); eta Abiadura Saria, Zarautzen.