Hilaren 1ean et 2an, Euskal Herriko zein Frantziako taldeetako txirrindulariek Boucle de L'Essor eta Circuit de L'Essor lasterketak borrokatzeko batu ziren.
Lehen lasterketa Bokale eta Tarnos arteko 115 kilometrotako ibilbidea izan zen; herritarra garailetik ia bost minutura iritsi zen helmugara.
Bigarren egunean, aldiz, Kanbon hasi eta amaitzen zen 110 kilometrotako zirkuitua egin zuten txirrindulariek. Azken metroetan pelotoiko buruan borroka handia izan zen garaipena eskuratzeko. Nahiz eta talde nagusian iritsi helmugara, Carbayedak ezin izan zuen borrokan sartu.
Hilaren 7tik 9ra Donapaleu, Donibane Garazi eta Maule aldean jokatuko dira Essor Basque probako gainerako hiru jardunaldiak: Tour de Basse Navarre, Ronde du Pays Basque eta Trophee de L'Essor. Carbayeda herritarra lehen eta hirugarren probetan lehian izango dela jakitera eman du Nafarroako taldeak.