2024 urtean eskuratutako puntuei esker, herriko gidaria 9. mailako podiumeko gorenera igo zen eta plaza bakarreko ibilgailuen mailan bigarren saria jaso zuen.
2024 urteko emaitzak |
|
Euskadiko txapelketa • Aiatik Andatzara - 1º 9. maila • Opakua igoera - 1º orokorra • San Cosme igora - 2º orokorra; 1º 9. maila • Jaizkibelgo igoera - 2º orokorra; 1º 9. maila • Dimako igoera - 2º orokorra; 1º 9. maila |
Espainiako txapelketa • Fitoko igoera - 3º • Arinsal igoera - 3º • Chantada igoera - 3º • Onik igoera - 2º • Eivissa irlako igoera - 3º |
Mansok azaldu duenez, "aurten Espainiako txapelketan ere parte hartu dugu. Lehiaketetako bi hitzorduk bat egin zuten datetan eta Espainiako lehia lehenestea erabaki genuen. Horrek, plaza bakarreko ibilgailuen lehen sariak ihes egitea ekarri du; Iosu Beitiak puntu bakarrarengatik eraman du garaikurra".
Horrez gain, federazioak maila ezberdinetan Espainiako txapelketako lehen postuetan sailkatu diren gidariei omenalditxo bat egin nahi izan zien eta Mansok hirugarren postuan sailkatzeagatik oroigarria jaso zuen.
Ez da sari banaketa denboraldia amaitu herritarrarentzat. Espainiako federazioak 2024ko Txapeldunen Gala antolatu du, hilaren 15ean, Madrilen eta bertan izango da Lasarte-Oriako gidaria Mendi igoeretako hirugarren postuko garaikurra jasotzen.
Denboraldia airean
Ospakizun guztien ostean, 2024 urtea amaitutzat emango du Mansok, baina 2025 urteko txapelketa denboraldia airean duela jakitera eman du. "Autoa salgai jarri dugu eta maila bereko potentzia gehiago eta berria den ibilgailu bat lortu nahiko genuke," azaldu du.
Aldaketaren helburua Espainiako txapelketan lehiakorragoa izan eta probaren batean podiumeko lehen mailarra igotzea dela onartu du herritarrak.
Denboraldia kotxe zaharrarekin hasi eta gerora aldatzea ere burutik pasa zaiola aipatu du Mansok, baina guztia erabakitzeke dagoela gogora ekarri du azkenik, "oraindik ez dugu ezer lortu eta ezin dugu zehaztu zer gertatuko den".