Talde urdin-beltzeko Ohorezko Kadete Mailako taldeak ez du neurketarik galdu. Azken aurkaria Tolosa CF B izan zen, Michelin kirol gunean eta urdin-beltzak 2-0 nagusitu ziren.
Ederki borrokatu ziren bi taldeak eta Ostadarrek ongi baliatu zituen bi aukera, bata lehen zatian eta bestea bigarrengoan, aldeko emaitza eta hiru puntuak eskuratzeko.
Bestelako egoera bizitzen ari da ohorezko jubenil taldea; hiru neurketetatik bat berdindu eta bi galdu ditu. Lengokoaren aurka neurtu zituen indarrak hilaren 1ean. Neurketa borrokatua izan arren, azken bost minutuetan donostiarrek gola egin eta garaipen puntuak eskuratu zituzten.
Emaitza horiei esker, multzoko lehen postuan da kadete mailako ordezkaria eta lehen postuetan mantenduz gero, hurrengo denboraldia ere Ohorezko Kadete Mailan jokatuko du. Jubenilek, ordez, postu batzuk igo beharko dituzte kategoria ez galtzeko; zortziko multzoan zazpigarren dago taldea. Bi mailetan, multzo bakoitzeko azken hiru taldeak Gorengo mailan jokatuko dute hurrengo denboraldia .
Kopa eta igoera
Bestalde, I. Erregional zein I. jubenil mailako Ostadar SKT zein Texas Lasartearra CFk igoera, kopa zein Udaberri kopa lehiaketetako lehen hitzordua jokatu zuten; denetariko emaitzak izan ziren.
Erregional mailan, talde urdin-beltzeko ordezkariek 2-0 garaitu zuten Vasconia; zuri-urdinek, aldiz, ezin izan zuten Irauli bosteko gainditu, 7-2.
Jubenil maila dagokionari, igoera jokoan duen Texas Lasartearra B taldeak eta Udaberri kopa lehiatzen ari den Ostadar SKT C taldeek puntu bat eskuratu zuten Danena KErekin ordezkarien aurka; lehenek bana eta urdin-beltzek hiruna. Kopan dagoen talde zuri-urdinak, aldiz, 2-5 galdu zuen Euskaldunaren aurka.