Ate irekien saioa egingo dute gaur Oriarte Landaberri eraikinean

Txintxarri Aldizkaria

Matrikulazio epea zabalik dute herriko ikastetxeek hilaren 14ra arte. Oriarte BHI institutuak, ate irekien saio bat egingo duela iragarri du, Landaberri eraikinean, gaur, 18:00etatik 19:00etara. 

Informazio gehiago nahi dutenek Oriarteren webgunea kontsulta dezakete. Hauek dira Oriarte BHIren bi eraikinak:

Oriarte Landaberri
  • Helbidea: Pintore kalea, 2
  • Telefono zenbakia: 943-89 94 94
  • Mailak: DBH 1 eta 2
Oriarte Larrekoetxe
  • Helbidea: Buenos Aires aldapa, 1
  • Telefono zenbakia: 943-89 94 92
  • Mailak: DBH 3-4 eta Batxilergoa