Azken asteetan egin duen euriagatik, entrenamendu saio batzuk bertan behera utzi behar izan ditu Ostadar Ipar martxako taldeak. Urtarrilaren 25ean egin beharreko irteera ere atzeratu behar izan zuten kideek eta hilaren 2an, aurrera eraman dute ekimena. Giro ederrean, Deba eta Ondarroa arteko ibilbidea egin zuten irteeran parte hartu zuten kideek. Bestalde, hil honetako 15ean, bigarren hastapen ikastaroa eskainiko du taldeak eta 16an, Aspanogik antolatzen duen ipar martxa ibilaldian parte hartuko du kirol taldeak.