Parte hartu nahi duten herritarrek 943-10 30 22 telefono zenbakira deitu dezakete izena emateko, WhatsApp mezu bat bidali 647 37 15 26 zenbakira edo, bestela, mezu elektroniko bat idatzi manuel.decabo@cruzroja.es helbidera. Hauxe da bi saioetarako prestatu duten egitaraua:
- 10:30etik 11:00etara, informazioa emateko saioa: adinekoak eta sare sozialak.
- 11:00etatik 12:30era, ariketa praktikoa: Enrédate con los números.
- 12:30etik 13:00etara, airezko frijigailuan egindako sagar txipak jango dituzte.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, izena eman nahi dutenek ez dituzte derrigorrez zerrendako jarduera guztiak egin behar. "Beraiek aukeratuko dute". Lasarte-Oriako Udalak aipatu ekimena babestu du, "zahartze aktiboa eta adinekoak diren pertsonen arteko harremanak sustatzeko". Halaber, izena ematera animatu ditu lasarteoriatarrak, "aukera paregabe bat" delako adineko pertsonek "komunikatzeko bide berriak deskubritzeko, ondo pasatzeko eta lagun berriak egiteko".