Euskal Dokumentalen Zikloa eta XVII. Itsaspeko Zinema Zikloa dakartza hil honek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 3a, 12:41

Hileroko zinema eta antzerki saioez gain, Okendo Zinema Taldearen Euskal Dokumentalen Zikloa iragarri du udalak Otsaileko kultur agendan. Horrez gain, XVII. Itsaspeko Zinema Zikloaz gozatzeko aukera era izango dute herritarrek

Otsaileko kultur agenda, egunez egun:

  • Otsailak 7, ostirala:
    • Zineforuma: Okendo Zinema Taldeak Euskal Dokumentalen Zikloa aurrera eramango du, eta horren barruan, Indarkeriaren oihartzunak (2023) proiektatutko du. 20:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
  • Otsailak 8, larunbata:
    • Famili antzerkia: Gorakada antzerki konpainiak Moko obra erakutsiko du. 17:00etan izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan, eta sarrerej 4 euro balio dute. 
  • Otsailak 9, igandea:
    • Zinema:
      • Haurrentzako Dalia y el libro rojo proiektatuko dute. 17:00etan izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
      • Helduentzako Heretic proiektatuko dute. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
  • Otsaila10, astelehena:
    • XVII. Itsaspeko Zinema Zikloa: Lehen ikus-entzunezkoaren emanaldia aurrera eramango dute. 19:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrera, doakoa. 
  • Otsailaren 10etik 26ra:
    • Argazki erakusketa: XVII. Itsaspeko Zinema Zikloaen barruan, argazki erakusketa aurrera eramango dute. 17:00etatik 21:00etara izango dute interesdunek hori bisitatzeko aukera, kultur etxeko kafetegian. Sarrera doakoa da. 
  • Otsailak 12, asteazkena:
    • Opera: Royal Ballet-en La cenicienta obra ikusteko aukera izango dute opera zaleek. 19:00etan hasiko da, Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan, eta sarrerek 7,5 eta 9 euro artean balio dute. 
  • Otsailak 14, ostirala:
    • Zineforuma: Okendo Zinema Taldeak Euskal Dokumentalen Zikloaren barruan, lau film labur proiektatuko ditu: Telmo Iruretaren De arena y agua; Ekain Irigoien Europa 7; Nagore Ezeizaren Zona Wao; eta, Kote Camachoren Puzleak. 20:00etan hasiko da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
  • Otsailak 16, igandea:
    • Zinema: 
      • Haurrentzako Los exploradores proiektatuko dute. 17:00etan izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
      • Helduentzako Babygirl proiektatuko dute. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
  • Otsailak 17, astelehena:
    • XVII. Itsaspeko Zinema Zikloa: Bigarren ikus-entzunezkoearen emanaldia aurrera eramango dute. 19:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrera, doakoa. 
  • Otsailak 21, ostirala:
    • Zineforuma: Okendo Zinema Taldeak Euskal Dokumentalen Zikloa aurrera eramango du, eta horren barruan, Zinzindurrunkarratz proiektatutko du. 20:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
  • Otsailak 22, larunbata:
    • Antzerkia: La dramatica errante-k Ni flores, ni funeral, ni cenizas ni tantan obra oholtzaratuko du. 20:00etan izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
  • Otsailak 23, igandea:
    • Zinema:
      • Haurrentzako Finnick, un monstrruo en cada casa proiektatuko dute. 17:00etan izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta sarrerek 4 euro balio dute. 
      • Helduentzako Conclave proiektatuko dute. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta sarrerek 6 euro balio dute. 
    • Otsailak 24, astelehena:
      • XVII. Itsaspeko Zinema Zikloa: Hirugarren ikus-entzunezkoearen emanaldia aurrera eramango dute. 19:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrera, doakoa. 
    • Otsailak 27, osteguna:
      • Musika emanaldia: Udal Musika Eskolak Inauterietako kontzertu bufoa aurrera eramango du. 19:00etan hasiko da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrera doakoa da. 
    • Otsailak 28, ostirala:
      • Zineforuma: Okendo Zinema Taldeak Euskal Dokumentalen Zikloa aurrera eramango du, eta horren barruan, larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren Itoitz proiektatutko du. 20:00etan izango da, kultur etxeko auditorioan, eta sarrerek 6 euro balio dute.