"Pozez eta ohorez" jaso dute pailazoek Naizen elkartearen aitortza

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 3a, 12:30

Naizen elkarteak 10 urte bete ditu eta tarte horretan adiskide izan dituenekin ospatu du urtemuga berezi hori. Saritu ditu, adibidez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak, "bidelagun izan delako hainbat ekitaldi eta kanpainetan eta haur transen errealitatea ikusarazi duelako argitaratu duten materialetan eta aurrera eraman dituzten emanaldietan". Sudurgorriek "poza eta ohorea" sentitu dituzte aintzatespena jasotzerakoan eta eragile horren jarduna nabarmendu dute: "Zorionak eta eskerrik asko, Naizen, zuen lana ezinbestekoa bezain ederra delako. Sentitu, pentsatu, ekin... Beti elkarrekin!".