Gogotik ospatu dute 1998an jaio izana

Txintxarri Aldizkaria 2025ko ots. 2a, 12:42

Oianume jatetxe-sagardotegian bazkaldu dute. Argazkia: Leire Vega.

Primerako ospakizun eguna aurrera eraman dute 1998ko kintoek. Urnietako Oianume jatetxe-sagardotegian bazkaldu eta gero herrira itzuli dira eta Oaintxe in deu! txarangarekin batera alaitu dituzte kaleak. Urte horretan jaiotako 50 bat pertsona elkartu dira, eta, sortu duten giro ezinhobea ikusita, ez litzateke harritzekoa izango hurrengo urteetako kuadrilla are jendetsuagoa izatea.