Herritarrak Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuen hitzorduan eta taldekako txapelketan bederatzigarren postuan sailkatu zen. 10 kilometroko proba gauzatzeko 37.45 behar izan zituen herriko korrikalariak.
Lokatza alde batera utzita, Idiazabalgo Herri krosa ere lehiatu zen hilaren 26an. 10 kilometroko lasterketan hainbat herritar izan ziren korrika eta azkarrena, Raul Gomez Margallo izan zen. Lasarteoriatarrak 34.46 marka egin zuen helmugan.
Eta hilaren 19an, Debako herri krosean ere izan zen herritarrik, Mari Carmen Olaso. Beterano mailako lehen postuetan izan zen 46.05 eginez.