Otsailean, Tena bailarako Bachimañara egingo du elkarteak hilaren 22an eta 23an. Bertan neguko goi-mendian modu seguruan mugitzeko gaitasunak hobetu nahi dituzten mendizaleei zuzendutako jarduerak egingo dira.
Eta Ibarrako Bidetxur Klubaren laguntzarekin, eski irteera bat antolatu du martxoaren 8 eta 9rako Canfranc Haranera.
Irteeren informazio gehiago eta izena ematea LOTMEren webgunean egin ahal dute interesa dutenek.