Abisu horia eman dute haize eta euriagatik

Txintxarri Aldizkaria 2025eko urtarrilaren 30a

Gaur ere eguraldi txar eta zakarra egiten du eta horregatik abisu horia eman dutela jakinarazi du udalak. Haize bolada indartsuak 15:00ak arte izango direla aurreikusi du Euskalmet metereologia agentzia; "prezipitazio iraunkorrak", berriz, gauerdira artekoak izango dira eta tentuz ibiltzeko ohartarazpena ordura arte luzatuko dute.