'Arrazakeriari ez!' tailerra egingo dute bihar Gaztelekuan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 30a, 08:00

"Arrazakeriaren mekanismoak ulertzeko eta prebentziorako hausnarketa kritikoa sustatzeko tailerra" antolatu du Lasarte-Oriako Udalak. Adin guztientzat zabalik dago eta parte hartu nahi dutenek ez dute izenik eman behar. Bihar aurrera eramango dute, Gaztelekuan, 17:00etatik aurrera.