Beltzak RTko harrobiko taldeek euren balioa erakutsi zuten Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 29a, 10:00

Beltzak errugbi taldeko ordezkariek extean zein kanpoan zorte ezberdina izan zuten Euskal Ligako jardunaldian

Harrobiko taldeen bi neurketaz gozatu ahal izan zen hilaren 25ean goizean Michelin kirol gunean. Txanponaren bi aldea jasan zituzten etxeko taldeek. Ikus galeria.

Lehen neurketan 16 urtez azpiko beltzen eta Txinbaz taldeen arteko lehia jokatu zen.

Beltzek Txingudi eta Baztanek osatutako taldea eusten saiatu arren, lehen zatiko bigarren zatian ihes egin zien aurkariek markagailuan; Txinbaz 16-36 gailendu zen. Neurketan Erik Perez Duran herritarrak bi gauzatze egin zituen.

18 urtez azpiko mailan, aldiz, nagusi izan ziren etxekoak. Hasieratik aurre hartu zioten Durango Smurfit Kappari eta eta atsedenaldirako hamar puntuko aldea ireki zuen taldek (17-7). Bigarren zatian herritarrak izan ziren protagonista, Eneko Sanchezek eta Lander Zabalak bina entsegu egin zituzten eta neurketa 41-19 amaitu zen.

Gipuzkoa Sortzen taldeek ere emaitza ezberdinak izan zituzten. Zarautzen nagusi izan zen Ohorezko B mailako taldea; 90-0 garaitu zuen Santanderreko Blendio Cormoran taldea. Eusal Ligako I. mailan, aldiz, 26-7 galdu zuen Kanpanzar Arrasateren aurka.

Bestalde, Espainiako selekzioak Beltzak RT harrobiko Alex Saleta deitu du Europako txapelketako lehen partida prestatzeko. 34 jokalari daude kontzentrazioan eta hortik aterako da Herbehereen aurka otsailaren 2an, Madrilen jokatuko duen zerrenda.