Scooter Club Euskadi elkarteak mende laurden darama Vespa eta Lambretta marka ezagunetako ibilgailuak dituzten motorzaleen rallyak antolatzen. Aurtengo aldia "berezia" izango denez, "sorpresa" ugari iragarri dituzte aurkezpen ekitaldirako. Agerraldi horren aurretik ibilaldi bat egingo dute, Route 33 kafetegitik 10:00etan abiatuta.