Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judo saileko gazteek junior mailako Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten hilaren 26an, igandearekin, Urnietan. LOKEko sei ordezkari izan ziren lehian maila ezberdinetan eta hiru kide podiumeko hirugarren mailara igo ziren: Ekain Luis (100 kg.), Maria Escribano (63 kg.) eta Tania Curiel (52 kg). Iraia Diez, Unai Guisado eta Francis Mihailen judokak ere ederki lehiatu arren, ezin izan ziren dominetako lehietara iritsi. Otsailaren 8an, izango dute gazteek hurrengo hitzordua, Euskadiko txapelketa.