Miguel eta Ormazabal igerilariak, ederki Alebin mailako Teknifikazio Sarian

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 28a, 15:00

Kerman Miguel (ezker) eta Aitor Ormazabal (eskuin), jardunaldian. Arg.: Buruntzaldea IKT.

Buruntzaldea IKTko Kerman Miguel eta Aitor Ormazabal Alebin mailako Teknifikazio Sarian parte hartu zuten, hilaren 26an eta euren markak ondu zituzten proban

Goiz eta arratsaldez lehiatu ziren gazteak, goizeko jardunaldian bi proba egin zituzten eta arratsaldekoan, aldiz, bakarra. Igerilari gazteek euren mailako lehen postuetan egotea lortu zuten eta saio guztietan markak ondu zituzten:

Aitor Ormazabal

  • 50 m. libre, 31,77. Probako bigarren eta bere adineko lehena izan zen.
  • 200 m. libre, 02.36,32. Sailkapen orokorrean zein bere adinekoen artean laugarren izan zen.
  • 400 m. lau estilo, 06.12,01. Lehen postua eskuratu zuen.

Kerman Miguel

  • 50 m. libre, 38,75. Bere adineko bederatzigarrena izan zen. 
  • 200 m. lau estilo, 03.32,98. Bere adinekoen artean laugarrena izan zen.
  • 200 m. bular, 03.47,86. Sailkapen orokorrean seigarren izan zen eta bere adinekoen artean, hirugarren.

Buruntzaldea IKTko arduradunak gustura daude bi ordezkariek egindako lanarekin eta azaldu dutenez, probak saria izena bazuen ere, denborak hartzeko jardunaldi bat besterik ezin zen izan eta ez zen garaikurrik banatu.

Taldeko gainerako alebinekin batera otsailaren 15ean lehiatuko dute ligako hurrengo hitzordua Maialen Chourraut kiroldegian.

Bien bitartean, asteburu honetan, taldeko infantil, junior eta absolutuko mailako igerilari gehienek Neguko Gipuzkoako Txapelketa lehiatuko dute Bergaran. Andoainen ere izango da ordezkaririk otsailaren 1ean, Neguko Gipuzkoako sarian.