Abisu horia eman dute asteazkenera arte, haizeagatik

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 27a, 13:10

Udalaren neurrietako bat izan ohi da zenbait bide ixtea.

Azkenaldian behin baino gehiagotan iragarri bezala, Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du abisu horia ezarri duela gaurtik asteazkenera arte, haizeagatik. Gaurko ohartarazpena egun osoa egongo da indarrean; biharkoa, 00:00etatik 18:00etara; eta etzikoa, 00:00etatik 15:00etara.