Ostadar Ipar Martxak urteko lehen ikastaroa eskaini du

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 24a, 09:30

Ostadar Ipar martxako ikastaroko lehen saioko parte hartzaileak eta instruktorea, Zubietan. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar Martxako kideek urteko lehen ikastaroa aurrera eraman zuten hilaren 18an. Hamabi pertsonak parte hartu zuten hastapen saioan eta horietako batzuk kirol modalitate horretan euren lehen urratsak eman zituzten

Horrez gain, ipar martxa taldea, euren irteera egutegiari jarraipena emateko, Deba-Ondarru ibilbidea egitekoa zen hilaren 25ean. Eguraldia dela-eta, ekimena atzeratu behar izan duela jakitera eman dute kideek.