Urratsbat Sarea sustatzen du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailaren barruko Lanbide Heziketako sailburuordetzak. Erakunde horren baitako Tknika izeneko zentroak koordinatzen du eta aukera ematen die Lanbide Heziketa egin duten ikasleei euren enpresak sortzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan 308 establezimendu eratzen lagundu du: 26 Araban, 108 Bizkaian eta 92 Gipuzkoan. Horrez gain, EAEtik kanpoko beste zortzi ere badaude. "Elkartze eta lankidetza kultura" bultzatzen du proiektu horrek, "enpresen lehiakortasuna hobetzeko". Langileek hamar urte baino gehiago daramatzate lanean eta "Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzaileentzako erreferente bihurtzea" da beraien erronka.
Kairos hautagai den kategoriaz gain beste lau daude: Teknologia eta Industria Alorretako Enpresa Onena, 25 Urtetik Beherakoek Gidatutako Enpresa Onena, Baloreei Buruzko Proposamen Onena egiten dutenena (enpresak) eta Baloreei Buruzko Proposamen Onena egiten dutenena (kooperatibak edo lan sozietate batek martxan jarri badu jarduera ekonomikoa).
Hautagaiak
Arestian aipatutako bost kategoria horietara 2023-2024 ikasturtean martxan jarritako hogei establezimendu aurkeztu dira:
- Alexfood Real
- Laparre iturgintza
- Solargic
- Immersia
- Mikele Sotil tailerra
- A4manos
- Egun on desayunos
- Kairos Lasarte
- Vyxterhost
- Maria Carlavilla
- Keibaran System SL
- Mima Zaitez
- El gnomo de Amelie
- Josu Basterra
- Sherpa Produkzioak
- TenBeltz
- Caldereria Ferrondo
- Tu Pintas Mucho
- Tecno Tank SLL
- Otherlife