2025/01/28 18:00 - 20:00

Topaketa

'Fede heldu baterantz' formakuntza saioa

'Fede heldu baterantz' formakuntza saioa
San Pedro parrokiako areto nagusia (Kale Nagusia, 23), Lasarte-Oria

Lasarte-Oriako Kristauen Elkarteak jakinarazi du formakuntza saio batzuk emango dituela Felix Garitano kapilauak hilabete honetatik hasi eta ekainera arte, Fede heldu baterantz lelopean. Topaketa horiek hil bakoitzeko azken astearteetan izango dira (hilaren 28tik ekainaren 24ra), San Pedro parrokiako gela nagusian (Kale Nagusia, 23), 18:00etatik aurrera. Horietan parte hartu nahi dutenek nahikoa izango dute adierazitako hitzordu horietara bertaratzearekin.