Adibide puntualak ziruditen Oriarte institutuan mezu faxista, matxista eta homofoboak zabaltzen zituzten agertutako pintadek, edo herriko kultur eragile baten aurkako eraso homofoboak. Tamalez, “oasiaren” ulerkera egia izatetik inoiz baino urrunago dago. Izan ere, aurreko astean herrian agertutako propaganda faxista horren seinale da. Lasarte-Oria ere erakunde faxista hauen arrantza-barruti bihurtu daiteke; behintzat, aipatutako kasuak aintzat harturik, ideia erreakzionarioak zabalduta daude jada. Eta ez dugu soilik gertaera zehatz batzuetara jo behar, faxismoaren hedapena eskuin muturreko alderdien gorakadan, sare sozialetako ideia erreakzionarioen ugaritzean eta talde faxistek kaleetan duten presentzian ere nabarmentzen ari zaigu.
Horregatik, faxismoaren gorakadaren hutsaltzearen aurka egin behar dugu. Ez diezaiogun utz gorroto intoxikatzailea are gehiago zabaltzen. Agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen, urtarrilak 25ean (Bilbon eta Iruñean) manifestatzera deitzen dugu lasartear oro.
Bilboko manifestaziora joateko autobusa Tajamarreko biribilgunetik 16:00etan aterako da. Tiketak Trumoi Tabernan salgai daude, ikasle/langabeek 5 eurotan eta langileek 10 eurotan. Gerra eta faxismoaren aurka, lehen lerrora!
Eskutitzak argitaratu nahi dituzten herritarrek hiru modu dituzte testua bidaltzeko: bulegora etotzea (Geltoki kalea 4, behea), txintxarri@ttakun.eus helbide elektronikora edo WhatsApp bidez, 688 68 35 10 telefonora bidaltzea. Idatzia orri hauetan publikatua izan dadin, izen-abizenak zeintzuk diren zehaztu beharko dute.