Palestinari elkartasuna adierazteko ekitaldian parte hartuko dute Udal Musika Eskolako zenbait kidek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 22a, 08:00

Udal Musika Eskolako irakasle Miren Etxenagusiaren zenbait ikaslek Palestinan gertatzen ari den sarraskia salatzeko ekitaldian parte hartuko dute. Larunbatean egingo dute, Donostiako Alderdi Eder parkean, 12:00etatik aurrera. 'Genozidioa Stop!' lelopean, musika eta dantzaren bidez adieraziko diete elkartasuna palestinarrei. Gauzak horrela, 'Palestinaren zauria' abestia abestu eta dantzatuko dute hainbat kultur eragilek, baita Mikel Laboaren 'Txoria txori' ere.