Enric Marco Batlle (Eduard Fernandez) sindikalistaren istorioa kontatu dute Marco filman. CNT sindikatuko idazkari nagusi izan zenak makina bat hitzaldi eman zituen, ikastetxeetan bereziki, honakoa kontatuta: II. Mundu Gerran naziek eraikitako kontzentrazio esparruetako batetik bizirik atera zela. Gerora, deskubritu zuten bere datuak faltsutu zituela eta Marcok kontatutako bizipen horiek guztiak ez zirela inoiz gertatu.
Fitxa teknikoa
'Marco'
Zuzendaria: Aitor Arregi eta Jon Garaño. Argazkia: Javier Agirre. Ekoizleak: Irusoin, Moriarti Produkzioak. Herrialdea: Espainia (2024). Iraupena: 98 minutu. Generoa: Drama, thrillerra. Aktoreak: Eduard Fernandez, Nathalie Poza, Daniela Brown.