Santa eskean ibiliko da Erketz aurten ere

Txintxarri Aldizkaria 2025eko urtarrilaren 22a

Erketz Dantza Taldeko kideek jakinarazi dute santa eskean aterako direla otsailaren 4an. Entsegua egun horretan bertan aurrera eramango dute euren lokalean, 18:00etan, eta ordu erdi geroago ekingo diote ibilbideari. Herrian barrena ibili ostean zenbait baserritara joango dira eta Buenabista sagardotegian afalduko dute gero, 20:00ak aldera. "Animatzen den edozein etor daiteke gurekin", ohartarazi dute.