Udal Musika Eskolako irakasle Miren Etxenagusiaren zenbait ikaslek Palestinan gertatzen ari den sarraskia salatzeko ekitaldian parte hartuko dute. 'Genozidioa Stop!' lelopean, musika eta dantzaren bidez adieraziko diete elkartasuna palestinarrei. Gauzak horrela, 'Palestinaren zauria' abestia abestu eta dantzatuko dute hainbat kultur eragilek, baita Mikel Laboaren 'Txoria txori' ere.