Gerra eta adiskidetasunari buruzko Zepo Zapo antzezlanaren emanaldia egin du Markeliñe Teatrok larunbat arratsaldean kultur etxeko auditorioan. Gerrara bidalitako bi neskatok topo egingo dute frontean, eta gatazkaren erantzuleen arabera etsaiak direnez, elkarren beldur dira biak. Jantziak edota jarrera desberdinak badituzte ere, ordea, oso antzekoak dira. Obrak aurrera egin ahala, komunean duten horrek elkartuko ditu eta lagun egingo dira. Hitzik gabe, keinu bidez eta zenbait soinu baliatuta kontatutako istorioa da, eta gaia gordina bada ere, umoretik joaz. Konpainiak duela 25 urteko sortutako Mambru antzezlanaren berrinterpretazioa da.