Lehenik maila ezberdinetako Euskadiko txapelketa lehiatu zen. 23 urte azpiko kategorian hirugarren postua eskuratu zuen Sukunzak 34,05eko markarekin. Mari Carmen Olaso ere izan zen lasterka eta master mailako 9. postuan sailkatu zen, helmugara 58,49an iritsiz.
Ostean, 2024. urteko ligako jarduna saritu zuen Euskadiko Federazioak eta lortutako emaitzengatik, Sukunzak 23 urtez azpiko txapeldunaren garaikurra jaso zuen eta Olasok, aldiz, zilarrezko domina.
Astebete lehenago, hilaren 5ean, Nazioarteko Juan Muguerza krosa izan zen Elgoibarren eta mundu osoko atleten artean izan zen Sukunza lehian; herritarrak 34,47 egin zuen helmugan.