Herriko atletak dominak batzen hasi dira Gipuzkoako txapelketetan

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urt. 17a, 10:45

Naroa Elvira herritarra (ezkerrean), podiumena. Arg.: Gupodesign/GAF

Hilaren 11an, 23 urtez azpiko Gipuzkoako zein Nafarroako txapelketak lehiatu ziren Donostiako Antonio Elorza Belodromoan. Lurraldeko zein nafarroako atletak bildu ziren pistan, baita beste mailetako kirolariak ere. Izan ere, hurrengo asteetan antolatuko diren lehietarako marka baliagarriak lortzeko proba izan batzen

Lasarte-Oriako ordezkariak izan ziren bertan, hala nola, Real Sociedad taldeko Naroa Elvira Etxeberria eta Atletico San Sebastian taldeko Nerea Eugi Zubizarreta. Lehena podiumera igo zen 60 m. lehiaketan; zilarrezko domina jantzi zuen. Bere denboraldiko marka pertsonala ere gainditu zuen, 8,07.

Lasterketa horretaz gain, Elvirak 200 m. saioan parte hartu zuen 24,44 marka eginez. Eta Eugik ere proba bereko beste serie batean izan zen borrokan; herritarrak 25,44 egin zuen bere denboraldiko marka onduz.

Absolutu lehia

Era honetara, lurraldeko zein Euskadiko txapelketen denboraldia hasi da eta hurrengo asteetan hitzordu garrantzitsuak izango dituzte herriko atletek. Hilaren 18an, esate baterako, absolutu mailako Gipuzkoako txapelketaren txanda izango da. Herriko ordezkariak goiz eta arratsaldeko saioetan jardungo dira Donostiako Belodromoan.