Iñaki Yurramendi hil da

Txintxarri Aldizkaria 2025eko urtarrilaren 16a

Iñaki Yurramendi, ezkerrean, iazko Izar Beltzak oroimeneko sarietako bat banatzen.

Urte askotan taldekide eta lagun izan dituen Beltzak Errugbi Taldeko lagunek eman dute notizia: Iñaki Yurramendi 'Pikolo' hil da. Herrian oso ezaguna zen, urtetan Gure Etxea taberna historikoaren jabea izan baitzen. "Gaurtik aurrera beste izar beltz batek dir-dir egiten du zeruan; beti handi, beti beltz".